Goiena aldizkariak, modaren oinarri

Miren Arregi Amasorrain 2020ko aza. 28a, 10:20

Amaia Albes diseinatzailearen dendako erakusleihoak gabon usaia hartu du dagoeneko eta aurten, Goienak ere badu bere protagonismoa. Izan ere, 10 Goiena aldizkari berrerabilita egin du hegoak dituen soineko berezia. Aurtengo sorkuntzarekin, jendea animatu gura du "soinekoa jantzi eta hegan egitera".

"Jendeari hegoak janzteko aukera eman gura nion", azaldu du Albesek. "Jolasteko aitzakia bat da soinekoa, baita birziklapenari eta berrerabilpenari garrantzia ematekoa ere".

Iazko erakusleihoan ipini zituen orain soinekoarenak diren hegoak, birziklatutako materialekin egindakoak. "Kendu nuenean pena handia eman zidan, lan handia hartu bainuen horiek egiten. Hala, pentsatu nuen, aurten beste erabilera bat emango niola. Gura nuen jendeari hegoak janzteko aukera ematea. Gorputz osoko ispilu batekin hasi nintzen probak egiten baina ez nengoen konforme. Hala, dendan daukadan maniki zahar bati soineko bat egitea pentsatu nuen. Goiena aldizkariak gordetzen hasi nintzen, eta familiakoei ere hala egiteko esan nien. 10 bat lortu nituenean hasi nintzen soinekoa egiten. Soinekoari ispilu txiki bat jarrita, jendeak soinekoa eta hegoak janzteko aukera dauka".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak