Mondrak arropak eta produktuak jarriko ditu eskuragai zapatuetan Zeziagaren lokalean

Hasier Larrea 2020ko aza. 27a, 11:50

Arrasateko erdigunea "aldi baterako txuri-more" izateko asmoz, zapatu goizetan Zeziagaren lokala irekiko dute futbol klubeko ordezkariek, hemendik eta urte amaierara arte. Aurreko denboraldiko arropak eta produktuak erosi ahalko dira bertan.

Urte bukaera honetan, Mondra herrira hurbildu ahal izateko, larunbatetan 10:30etatik 13:30etara izango dira Mondragon FC-ko ordezkariak Zeziagaren lokalean. "Arrasateko erdigunea aldi baterako txuri-more izatea nahi dugu, eta horretarako gero eta gehiago saltzen diren produktuak jarriko ditugu ikusgai eta erosgai", adierazi dute klubetik.

Portaloi ondoko lokaleko erakusleihoetan herriko futbol taldearen kamiseta ofizialak egongo dira, babesleekin batera, "klubari ematen dioten laguntza eskertzeko". Lokalaren barruan, berriz, produktu ugari egongo dira salgai, eta elkarteko bazkideek eta bazkide ez direnek izango dute erosketak egiteko aukera. Aurreko denboraldiko produktuak eskura daitezke bertan: txanodun kirol-jertseak, motxilak, kalerako kamiseta txuriak edo beltzak, bufandak, banderak, biserak, aurikularrak, partiduetarako kamisetak, prakamotzak eta galtzerdiak, txandalezko jakak eta prakak, entrenamenduko kamiseta moreak, kirol-jertseak eta Gabonetako loteria.

Eskaera hiru modutan egin ahal izango da: lokalean bertan, posta elektronikoz (mondracf@gmail.com) eta Mondraren webgunean. Ordainketa eta bilketa, berriz, Zeziagaren lokalean egingo da. Arropen neurriak 4-6tik helduen neurrira artekoak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak