Honako lau hizlari izango dira solasaldian: Elhuyar taldeko Igor Leturia, AZK agentziako Olatz Artola, Game Erauntsia kolektiboko Maitane Junguitu eta Aiora Mujika euskal youtuberra.
AED, Ekin Emakumeak eta Txatxilipurdi dira antolatzaileak. Eta euskararen erabilera sustatzeko estrategikotzat jotzen diren eremuetan aurrera egiteko irtenbideak arakatu guran antolatu dute zikloa. Aurretik egindako solasaldian, arlo sozio-ekonomikoa eta hezkuntza izan zituzten hizpide Mondragon Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Fakultateko eta Fagor taldeko ordezkariekin eta Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari Kike Amonarrizekin.