Gabonetako zozketa abiatu du Ibai-Artek

Eneko Azurmendi 2020ko azaroaren 26a

Abenduaren 19an, "kalitatezko produktuz" osaturiko 50 otzara zozkatuko ditu merkatari elkarteak. Banaketa abenduaren 19an bertan egingo dute, 19:15etik aurrera, Biteri plazan kokatuko duten karpan.

"Zozketan parte hartzeko, hainbat aukera dituzu: Arrasaten erosi behar duzu Arrasate Txartelarekin, ibaiarte.eus webgunean zure helbide elektronikoa utzi, erosketa-txartel baten argazkia bidali 688 73 41 49 zenbakira edo gure Instagram edo Facebookeko kontuetan partekatu gure argitalpen hau", azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak