Herri Batzarra egingo du EH Bilduk azaroaren 30ean

Eneko Azurmendi 2020ko aza. 24a, 17:40

Epe motzerako dituzten egitasmoak zein erronkak partekatu eta komunitate mailan aztertzeko helburuarekin egingo dute, Bilgunean, 18:30ean. 

Osasun krisiaren ondorioz, azaldu dute batzarrean parte hartzeko izena eman beharko da aldez aurretik. "Halere, espazio txikia denez (15 laguneko aforoa), eskertuko dugu ahal duzuenok bilera online jarraitzea. Hitza hartzeko aukera bermatuta izango duzue horrela eginez gero ere". 

Izena emateko azken eguna azaroaren 27a izango da. "Deitu edo guatxap mezu bat bidali 644298587 telefonora. Zehaztu, aldi berean, Bilgunetik ala online parte hartuko duzun. Online jarraitzeko lotura ondoren bidaliko dizuegu horretarako izena eman duzuenoi".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak