Gas-isuria medio, Grupo San Juaneko etxebizitza-eraikin bateko bizilagunak atera dituzte

Maider Arregi 2020ko aza. 23a, 19:09

Iluntzean Grupo San Juaneko etxebizitza bloke batean gas-isuria gertatu da. Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira eta egoera kontrolatuta dagoela adierazi dute. "Gas usaia atzeman dute Alfontso X Jakintsua plazako eraikin batean eta bizilagun guztiak atera ditugu euren etxeetatik badaezpadako neurri gisa. Inork ez du minik hartu, ez dago zauriturik. Egoera kontrolpean dago, eta bizilagun guztiak euren etxeetan jada", argitu diote GOIENAri Ertzaintzak eta Arrasateko Udaltzaingoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak