Topaketa feministetarako aurkezpen saioa, abenduaren 5ean, gaztetxean

Eneko Azurmendi

Abenduaren 12an Oreretan egingo dituzten topaketa feministetara begira, aurkezpen saioa antolatu du Arrasateko Bilgune Feministak hilaren 5erako. Gaztetxean egingo dute, 11:00etan hasita. "Topaketetarako aurrelanketa gisa balioko duen arren, interesa izan dezakeen bailarako emakume oro saioan parte hartzera ongi etorria izango da".

Aurkezpen saioan parte hartzeko izen-ematea zabalik dute jadanik, eta hemen egin daiteke. Bailara osoko emakumeak gonbidatuta daudenez, inork bere bizilekutik Arrasatera etortzeko ziurtagiria beharko balu, arrasatekobf@gmail.com helbide elektronikora idaztera animatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak