Herriko musikari taldeak domeka honetan programatutako emanaldia bertan behera lagatzea erabaki du, egungo osasun-egoera dela eta. Arrasate Musikaleko bandak urtero eskaini ohi du azaroaren 22an musikarien patroia den Santa Zeziliaren omenezko kontzertua San Frantzisko elizan, eta aurten ere herritarrei musika-emanaldia gerturatzeko asmoa zeukan, baina aste honetan bertan behera uzteko erabakia hartu du Arrasate Musikalek.
Era berean, Arrasate Musikaleko orkestrak beste kontzertu bat zeukan antolatuta datorren ostiralerako, baina hura ere suspenditu egingo da, arrazoi berberak tarteko.
Azkenik, herriko musikari elkartetik adierazi dute " denontzat berme nahikoa dagoenean eta egoera hobetzen denean" itzuliko direla oholtzara.