Ezohiko egoerara egokituta, etxetik lanean jarraitzen dute Arrasate Bidaiak agentzian

Jone Olabarria 2020ko aza. 20a, 10:00

Arrasate Bidaiak agentziako Ane Bereziartua eta Beatriz Aldai

Kontzezino kaleko lokala itxita dagoen arren, telelanaren bitartez zerbitzua eskaintzen jarraitzen dute Arrasate Bidaiak agentzian

Urte askoan zehar Arrasate Bidaiak agentziak milaka pertsonaren bidaiak eta oporrak kudeatzen lagundu izan du Arrasatetik.

Lokala itxita dago, baina nola ari zarete lanean?

Telelanaren bitartez jarraitzen dugu lanean, etxetik. Agentziaren telefono finkora deituta eskaintzen dugu zerbitzua, mugikorretara desbideratuta baititugu deiak.

Bestelako baliabideak ere martxan dituzue?

Bai; telefonoaz gain, posta elektronikoak eta webgunea ere aktibo mantentzen ditugu une oro, gure bezeroei arretarik onena eta pertsonalizatuena eskaintzeko helburuz.

Pandemia iritsi zenetik egoera nahiko zaila bizi duzue bidaien sektorean...

Ziurgabetasuna handia da une honetan gure sektorean. COVID-19aren hedapena saihesteko neurri berriek bidaiak egitea galarazi edo zaildu egin duten arren, izandako konfiantza eta pazientzia eskertu nahiko genieke Arrasate Bidaiak-eko bezeroei. Urte hauetan guztietan ere milaka bezero gerturatu dira guregana, Arrasate Bidaiak haien bizitzetako plan eta ametsen partaide eginda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak