Kontsumo arduratsua eta tokikoa sustatzeko, Black Arrasate

Eneko Azurmendi 2020ko aza. 19a, 16:24

Black Friday beharrean, Black Arrasate sustatu du Ibai-Arte merkatari elkarteak, Harremanekin eta Harreman dendarekin lankidetzan. Azaroaren 27an abiatuko da ekimena.

"Hala, azaroaren 27tik aurrera, Ibai-Arteko dendaren batean erosketa bat egiten duten guztiek, izakinak agortu arte, opari bat jasoko dute, ekintza solidario baten parte egingo dituena, gogoeta egitera gonbidatuko dituena eta, aldi berean, gehien behar dutenei lagunduko diegu". 3.000 txokolate tableta banatuko dituzte.

Bestalde norbaitek deskontuekin erosi nahi badu, zuzaraguretxertoa.eus webgunean ere sartu ahal izango da, "balio erantsia duten kupoiak erosi eta, horrela, herriko merkataritzari lagunduz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak