Gazte bat atxilotu dute goizaldean Arrasaten, lapurreta egitea egotzita

Uxue Igarza Loiola 2020ko aza. 19a, 10:24

Ertzaintzak adierazi du Zerkaosteta kaleko taberna batean lapurtzen saiatu dela atxilotua –beste bi gizonekin batera–. Erakusleihoetako bat hautsi du zuku-botila batzuk lapurtzeko, eta une horretan, Ertzaintzaren patruila batek harrapatu du.

Ertzaintzako agenteek 21 urteko gizonezko bat atxilotu dute 00:00ak aldera, indarra erabiliz lapurreta egitea eta  agenteen aurkako atentatua egitea egotzita. Zerkaosteta kaleko taberna batean lapurtzen saiatzen ari zirela esanez abisua iritsi zaie agenteei, eta bertan harrapatu dute gaztea, lokaleko erakusleihoan egindako zulo batetik zuku-botilen kaxa bat ateratzen.

Ertzainak bertaratu direnean, atxilotuak  botila bat bota die, eta poliziek esan dutenez, behin atxikita, ertzainetako bat eskumuturrean jo du gazteak eta aurpegian jotzen ere saiatu da. Ondoren, ertzain-etxera eraman dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak