Elkarretaratzea, beltzez jantzita, indarkeria matxistaren aurka

Eneko Azurmendi 2020ko aza. 18a, 17:12

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguneko manifestazioa, iaz.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, bi ekintza antolatu dituzte Emakume Txokoak eta Arrasateko mugimendu feministek elkarlanean, Bakartzen gaituzten biolentzien aurrean, josi ditzagun sareak! lelopean

Alde batetik, azaroaren 25ean bertan, elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan, 19:00etan eta, ekitaldian parte hartzeko deia egiteaz gain, beltzez jantzita joateko eskatu diete herritarrei. 

Horrez gain, azaroaren 26an, Florecica - Josefina Lamberto dokumentala eskainiko dute 18:30ean Kuturateko areto nagusian eta dokumentalaren egileekin solasaldia egongo dute ondoren. Azaroaren 27, 28 eta 29an, bestalde, dokumentala online ikusteko aukera egongo da, webgune honetan edo QR kodeen bidez.

Bi ekintza hauekin, Arrasateko Udaleko Emakume Txokoak indarkeria matxistaren inguruko memoria kolektiboari eta historikoari erreparatu nahi izan dio. "Bidez batez, memoria, justizia eta erreparazioa oinarri lituzkeen erantzukizun kolektiboaren kultura hedatzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu Indarkeria Matxistaren Aurkako egunean".

Emakume Txokoaz gain, Arrasateko Bilgune Feminista, Potto Gorriak, Arrasateko Emakumeon Mundu Martxa, Ekin Emakumeak eta Jaiki Gorputz Eremuak taldeak aritu dira antolakuntzan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak