Egungo osasun egoera dela eta, Arrasate Musikaleko Bandak, Azaroak 22an 12:30tan San Franzisko elizan eskaini behar zuen kontzertua bertan behera uztea erabaki du.
Aldi berean, Arrasate Musikaleko Orkestak ere erabaki berdina hartu du, azaroak 27an eskaini behar zuen kontzertua dela eta.
Hurrengo datetan aurreikusitako kontzertuak "denontzat berme nahikoa izandakoan eta egoera hobetzean" eskaini ahal izango dituztela adierazi du Arrasate Musikalek.