"Egun, etxe gehienetan dago mugikor bat edota tablet bat, eta haurrak gero eta gazteago hazten dira Internet, sare sozialak eta bestelako aplikazio berriak erabiltzen. Sarri eduki digital hauek era kritiko batean baloratzeko gaitasunik gabe kontsumituz eta barneratuz", azaldu dute.
Hori dela eta, Interneten ezaugarriak eta arrisku faktoreak; sare sozialak eta bideo-jokoak haurrengan duten eragina; limiteak ezartzeko estrategiak eta testuinguru digitalean ematen diren egoeretan emozioak era egokian kudeatzea landuko dituzte hitzaldian, besteak beste.
Hitzaldi bera euskaraz eta gaztelaniaz egingo dute. Hala, abenduaren 2an izango da gazteleraz, 18:00etatik 20:00etara eta abenduaren 3an, berriz euskaraz, ordu berean.
Edukiera mugatua izango dute saioek, eta izen-ematea azaroaren 30a baino lehen egin beharko da, udal webgunean edo 943 25 20 07 telefonora deituta.
