Hamasei urteko gazte bat atxilotu zuten atzo Arrasaten, ustez adineko emakume bati poltsa lapurtzeagatik

Maialen Santos 2020ko aza. 15a, 10:45

Ertzaintzak jakitera eman duenez, zapatu arratsaldean gertatu zen lapurreta. Gazteak ustez indarkeriaz lapurtu zion zorroa emakumeari, eta azken hau aurpegian zauriekin ospitalera eraman behar izan zuten. Mutila atxilotu egin zuten, beranduago. 

Ertzaintzak azaldu duenez, zapatuko 20:00ak inguru jaso zuen gertakariaren abisua, eta lekura iristean emakumea aurpegian zaurituta topatu zuten. Azaldu dutenez, hark adierazi zuen gazte batek indarrez egin ziola tira zorrotik, lapurtu eta ihes egin zuen arte. Tirabiraren ondorioz, gainera, emakumea lurrera erori zen, eta Debagoieneko Ospitalera eraman zuten anbulantzian zauriak artatzera. 

Ustezko lapurrari telefono mugikorra eta txartel bat erori zitzaizkion lapurreta egin zuen tokian, eta horiek baliatuta atxilotu ahal izan zuen Ertzaintzak beranduago, Arrasaten bertan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak