"Konfiantza dugu COVID-19aren txertoa 2021ko apirila eta maiatza artean heltzeko"

Xabi Gorostidi 2020ko aza. 13a, 09:24
Estibaliz Goienetxea, Gipuzkoako Botikarien Elkargoko zuzendari teknikoa. (Argazkia: Gipuzkoako Botikarien Elkargoa)

Gipuzkoako Botikarien Elkargoko zuzendari tekniko Estibaliz Goienetxeren hitzak dira. Azaldu duenez, lehen dosiak ospitaleetan txertatze kanpainak egiteko erabiliko dira, pertsona zaurgarrienekin; eta, horren ostean helduko dira botiketara. 

Eguaztenean akordio sinatu zuten Europar Batasunak eta Pfizer etxeak, COVID-19aren aurkako 300 milioi dosi saltzeko. Kanpo ikerketan baten arabera, %90eko eraginkortasuna du Pfizer-en txertoak, eta Goienetxek dio ratio oso ona dela: "Gaixotasun berri bat izateko %90eko eraginkortasun maila edukitzea, kontuan hartzeko moduko ratioa da. %10eko marjina hori, gainera, aurrerago hobetzeko tartea ere izango da". 

Farmazia alorreko beste multinazional batzuen txertoak azalduko ote diren galdetuta, zera erantzun du: "Baietz uste dut; hiru edo lau enpresarenak izango ditugu ziur aski, gripearen txertoekin bezala".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak