Arrasateko Udalak ez dizkie kobratuko uraren eta zaborraren tasak ostalariei

Eneko Azurmendi 2020ko aza. 12a, 17:52

"Jakitun izanik ostalaritza bizitzen ari den une zaila eta herriarentzako balio handiko sektorea dela kontuan hartuta", herriko ostalariei tasak ez kobratzea erabaki du Udalak.

Hala, azken hiruhilekoaren uraren tasaren zati finkoa ez die kobratuko, hau da, urria, azaroa eta abendua. Zaborraren tasari dagokionez, berriz, azken bi hilabeteei dagokion tasa ez zaie kobratuko –azaroa eta abendua–.

Udalak gaineratu du maiatzean jarritako Berraktibazio Planaren baitan, 2020ko lehen sei hilabeteko zabor tasa eta ur tasa bonifikatu zuela. "Era berean, terrazei dagokienez, sei hilabeteko hobaria egokitu zen. Neurri honekin 656 negozio lagundu ziren, 330.000 eurotako balioarekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak