Larragaingo leizezuloari itxitura ipini berri dio Besaidek

Mireia Bikuña 2020ko aza. 11a, 19:38

Udala auzora oinez igotzen den bide zaharraren ondoan dago leizea. Hemezortzi metroko sakonera dauka eta herritarrendako arriskutsua izan zitekeelako ipini dute itxitura. 

Itxitura ipini aurretik espeleologia taldeko kideekin leizezuloaren inguruko informazioa batu zuten Besaidekoek. Ondoren, Naturtzaindia elkartearekin batera, leizezuloa ixteko metodo egokiena zein izan zitekeen erabaki zuten. Leizezuloa, saguzar zein beste edozein animaliak erabiltzen jarraitzeko moduko burdinazko itxitura batekin ixtea erabaki zuen.

Behin, itxitura nolakoa izango zen erabakita, leizezuloa aurkitzen den lur eremuaren lurraren jabeari aurkeztu zion proposamena Besaidek, bere oniritzia lortzeko. Lur jabeak egoki ikusi zuen. Ostean, aurrekontua eskatu eta itxitura ipini zuten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak