Aurten ere AUSORTU sormen laborategia antolatu dute TTAK eta Txatxilipurdik

Ainhoa Arana 2020ko aza. 11a, 17:10

Diziplina artistiko ezberdinetara hurbiltzeko, horietan trebatzeko eta sormena lantzeko helburuarekin antolatutako ekimena da. Arte plastikoak eta musikaren arloak jorratu dituzte orain arteko sormen laborategietan eta aurten ere ildo berdinetik doaz.

15 eta 25 urteko gazteei bideratutako egitasmoa da eta aurtengoa musikaren ingurukoa izango da. Parte hartzaileek, praktikatik eta lagunarteko giro atseginetik diziplina honetan barneratzeko aukera izango dutela adierazi dute. Azaroaren 28 eta 29an gauzatuko da sormen laborategia, goizeko 10:00etatik 12:00etara eta Eñaut Elorrieta musikariak dimanizatuko du.

Modu telematikoan gauzatuko da ekimena eta matrikula 15 eurokoa izango da. Plaza mugatuak egongo dira, gehienez 20 pertsona, eta izena emateko azken eguna azaroak 18a izango da. Online saioa jarraitzeko lotura parte hartzaileei bidaliko zaie eta izen ematea https://labur.eus/ausortu2020 orrialdean edo telefonoz (Txatxilipurdi 943795446 / AED 943771228) egin beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak