Gorputzeko atalak liburuen azalekin uztartzea helburu

Eneko Azurmendi 2020ko aza. 10a, 17:16

Argazkia: Arrasateko Udal Biblioteka.

Bookface lehiaketa jarri du martxan Arrasateko Udal Bibliotekak eta helburua da aurpegia edo gorputzeko beste edozein atal liburu baten azalean agertzen den irudiarekin bat etortzea eta efektu optiko hori lortzea. 12 eta 16 urte arteko gazteei zuzendutako lehiaketa da.

Lehiaketako baldintzei dagokienez, aurrez beste inon argitaratu gabeko argazkia izan beharko da eta argazkiak oinarrizko eskubide eta askatasunekin koherentea izan beharko du, pertsonen duintasuna eta adin txikikoen eskubideak errespetatuz. Horrez gain, indarrean den araudia bete beharko du. "Hortaz, ezin dira urratu hirugarrenen eskubideak, bereziki jabetza intelektualarena, ohorearena, pertsonaren eta familiaren intimitatearena eta norberaren irudiarena, ezta hirugarrenen datu pertsonalen erabilerari dagokiona ere".

Parte hartzeko, bi fitxategi bidali beharko dira: bata argazkiarekin eta bestea parte-hartzailearen datu pertsonalekin (izen-abizenak, telefonoa, posta-helbidea, helbide elektronikoa eta adina). Halaber, parte-hartzaile bat baino gehiago dagoen adierazi beharko da.

Argazkiak jpg, jpeg edo png formatuan aurkeztu beharko dira, eta posta elektronikoz bidali kulturate@arrasate.eus helbidera. 

Lehiaketan parte hartzeko epea abenduaren 15ean bukatuko da. Sariari dagokionez, 150 euroko opari txartela izango da, Elkar liburudendan erosteko. 

Informazio gehiago, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak