Memoriaren Egunarekin bat egin du Arrasateko Udalak

Eneko Azurmendi 2020ko aza. 10a, 12:05

Gogora institutuaren kanpainako irudia.

Gaur, azaroak 10, Memoriaren Eguna da eta horren harira Gogora institutuak martxan jarri duen Atzera begiratu aurrera jarraitzeko kanpainarekin bat egin du Udalak. Hala ere, pandemia dela eta, ez dute ekitaldirik egingo. "Sare sozialen bitartez mugituko dugu kanpaina hau".

Modu horretan, arrasate.eus webgunean eta Twitter eta Instagram kontuetan ari dira kanpainarekin bat egiten.

Halaber, herritarrei ere dei egin die kanpainarekin bat egiteko. "COVID pandemia dela eta dauden murrizketak kontutan izanik ez da Memoriaren Egunaren inguruko ekitaldi berezirik antolatu Arrasaten".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak