Ikusmina eragin du Arrasateko erdialdean suhiltzaileen presentziak. Udaltzainek ingurua hesitu dute, eta suhiltzaileek, egoera aztertu eta gero, argi-zuloa jaistea erabaki dute. Hark utzitako zuloa plastiko batekin estali dute gero.


20:15 inguruan bertaratu dira suhiltzaileak Portaloi ingurura. Arrasate Hotelaren eraikineko teilatuan claraboya edo argi-zulo bat erauzi du haizeak, eta kalera erortzeko arriskuan zegoen. Suhiltzaileek jaitsi dute tamaina handi xamarrekoa zen argi-zuloa.
Ikusmina eragin du Arrasateko erdialdean suhiltzaileen presentziak. Udaltzainek ingurua hesitu dute, eta suhiltzaileek, egoera aztertu eta gero, argi-zuloa jaistea erabaki dute. Hark utzitako zuloa plastiko batekin estali dute gero.


Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.