Bizitzako zati handi bat dedikatu dio Montse Roldan arrasatearrak marrazkigintzari. Duela 27urtetik da Arrasate Margo Taldeko kidea, eta bere erakusketa propioa zabaltzera ausartu zen urriaren 23ean. "Martxoko itxialdian, akuarelak estilo librean landu nituen etxean, eta gustura gelditu nintzen egindakoarekin. Alabari ere gustatu zitzaizkion koadroak, eta, Goxoan lan egiten duenez, kafetegian galeria irekitzera animatu ninduen", adierazi du Roldanek.
Akrilikoan eta olioan margotzera ohituta badago ere, etxean akuarelari denbora eskaintzea erabaki zuen Roldanek. "Koadroek aurpegiak irudikatzen dituzte, baina ez dira erretratuak, modu librean marraztutako mu-suak baizik", dio.
Taldea, urratsak egiten
Urtero ekintza desberdinak egiten ditu Arrasate Margo Taldeak. Beste herri batzuetako margolariekin topaketak, erakusketak Kulturaten, Seber Altubeko udaberriko azoka eta ikastaro konkretuak, marrazkilari gazteek herrian elkarte interesgarria daukatela gaineratu du Roldanek: "Debagoienean, Bergara izan da margolaritzan erreferentea, eta orain, Arrasaten ere ibilbide polita egiten ari gara". Jarrai dezatela bidea marrazten.