Anita Maravillas antzerki konpainiak modu berezian landu du langile borroketan inspira-tutako trama: titere edo txotxongiloen bitartez. Teknika hori baliagarria da sorkuntzarako iruditegi, estetika eta antzerki kode berriak eskaintzeko. Modu horretan, publiko txikienari kontzeptu "helduak" mahai-gaineratu nahi dizkiote zuzendari eta antzezleek, "azken finean, istorioek emozioen bidez bidaiatzen dutelako, eta emozioek ez dutelako adinik".
Argumentua Koton familian zentratzen da, amak eta bi ala-bek bizi dituzten abentura eta arrisku ezezagunetan, bereziki. Sorterria atzean utzi eta lantegietako teilatu, argi, makina eta oihalen artean murgilduko dira kotondarrak, hirietako exodoa, industrializazioa, fabriketako gogortasuna eta emakume haien ereduari buruz hitz egiteko. Elkarrekintzak dakarren duintasunari ere egin zaizkio keinuak.
Antzerki-obra 17:00etan hasi-ko da, eta sarrerak bost euro balioko du.