AEDk, Ekinek eta Txatxilipurdik antolatutako –Arrasateko Udalaren, Foru Aldundiaren eta Jaurlaritzaren laguntzarekin– hitzaldi zikloaren barruko solasaldia da.
Abenduaren 1ean, IKTak eta aisialdi birtuala
Lehenengo saioa urriaren 28an ziren egitekoak IKTak eta aisialdi birtuala gai hartuta baina orduan atzeratu beharrean izan ziren. Abenduaren 1ean, martitzena, egingo dute hori eta lau hizlari elkartuko dira –oraingoan ere era telematikoan–: Elhuyar taldeko Igor Leturia, AZK komunikazio agentziako Olatz Artola, Game Erauntsia kolektiboko Maitane Junguitu eta Aiora Mujika euskal youtuberra. Solasaldi hau ere Goiena.eus-ek zuzenean emango du.