Aurtengo Zientzia eta Teknologiaren astea birmoldatu egin behar izan dute

Ainhoa Arana 2020ko aza. 3a, 17:19

Azaroaren 9tik 13ra ospatuko da eta aurtengoa Garaia Parke Teknologikoaren eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren arteko elkarlana izango da.

COVID-19ak bizitzako esparru guztiak hankaz gora jarri ondoren, enpresak ere egoera honetara birmoldatu behar izan dira. Zientzia eta Teknologiaren astearekin jarraitu nahi izan dute antolatzaileek eta beraz, proposamen telematikoa eskaintzen dute aurten. Munduan zehar dabiltzan euskal zientzialarien testigantzak ezagutzera emanez, bere ibilbide eta esperientzia profesionala eta ztim (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) jardueretarako grina kontatuko dute aste osoan zehar izango dituzten streaming bidezko hitzaldi desberdinen bidez.

Antton Peña aramaioarra izango da lehen zientzialaria, azaroaren 9an. Flock Cover enpresa sortu du Ingalaterran eta horren inguruan arituko da. Azaroaren 10ean Suedian bizi eta I+G ingeniari seniorra den Irantzu Sacristán aurkeztuko da bere ikertzaile lanaz hitz eginez. Azaroaren 11an, aldiz, Cristina Sánchez-ek bere ibilbidea kontatuko du Alemaniatik eta azaroaren 12an, Iker Elizburu 23 urteko bergararra eta Wolfratex enpresako zuzendaria ezagutzeko aukera izango dute. Ostiralean, Garaia Parke Teknologikoko Kiro Grifols eta Microliquid enpresetako eta MGEPko adituekin mahai inguru bat egingo dute. Azkenik, lehiaketa bat abiatuko dute online emango diren elkarrizketen ondoren. Ikus-entzuleek, egun horretan hitzaldian aipatutako gaiaren inguruko galderak erantzungo dituzte eta irabazleak sari bat eskuratuko du MGEP eta PTGaraiaren eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak