ART-ko Ane Uribarren eta Morgana Via, Espainiako Federazioaren akademiarako hautatuak

Hasier Larrea 2020ko aza. 3a, 10:11

Ane Uribarren eta Morgana Via.

Arrasate Errugbi Taldeko 16 urtez azpiko bi jokalariek Espainiako Federazioaren deia jaso dute, aurtengo denboraldian Euskadiko akademian aritzeko. Hortaz, jokalari arrasatearrek, beste ia 60 neskekin batera, entrenamendu espezifikoak burutuko dituzte hilean behin.

Ane Uribarren eta Morgana Via 16 urtez azpiko jokalariek Espainiako Federazioaren deia jaso dute, aurtengo denboraldian Euskadiko akademian aritzeko. Jokalari arrasatearrek, beste ia 60 neskekin batera, entrenamendu espezifikoak burutuko dituzte hilean behin Espainiako Federazioaren teknikarien gidaritzapean eta, era berean, jarraipen berezia izango dute euren garapena zer nolakoa den jakiteko.  Lansaio hauek eskualdeka burutzen dira, hortaz, Uribarren eta Viaren kasuan, Euskal Herriko jokalariekin batera arituko dira.
 
ART-ko kirol zuzendari Julen Barrutia pozik agertu da albiste honekin, eta azpimarratu du “proiekzio handiko bi jokalari” direla, “beti ikasteko prest daudenak”.  Orain arte klub zuri-morean Unai Suinagaren gidaritzapean aritu dira, eta teknikari eta jokalari sarrailagileak honela definitzen ditu:  “Morganak hiru laurdenetan jokatzen du, jokalari bizkorra eta langilea da eta, era berean, gogorra;  Ane, berriz, lehen lerroan aritzen da, beti ikasteko prest dagoen horietakoa da eta indarra da bere bertuteetako bat”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak