Ezker Anitzak herribusaren frekuentziak areagotzea eskatu du

Xabi Gorostidi 2020ko aza. 2a, 19:14

Diotenez, "zaila da pertsonen arteko distantziak mantentzea zaila da Arrasateko garraio publikoan", "kutsatzeen gorakada ikusita" eskatu dute autobus zerbitzua areagotzea. 

"Gipuzkoak jada gainditu du 100.000 biztanleko 500 kutsaturen tasa; tasa hori gainditu duten 5.000 biztanletik gorako 16 udalerri daude –tartean, Arrasaten–" adierazi dute prentsa oharrean, egoeraren larritasunari erreferentzia eginez. 

Debagoieneko Ezker Anitzak sinatu du oharra. Aipatu behar da Ezker Anitzak ordezkaritza duela Arrasateko Udalean, Elkarrekin Arrasate koalizio barruan, baina koalizioa osatzen duen beste alderdiak –Ahal Dugu Arrasatek– ez du oharra sinatu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak