Ertzaintzak jakinarazi duenez, Arrasateko bost gunetan eman diete su edukiontziei, 22:45 eta 22:55 artean. "Badirudi etxera zihoazen gazte batzuek eman dietela su edukiontziei, baina oraindik ez dakigu zehazki, lanean ari gara", adierazi dute. Besteak beste, Ignacio Zuloaga kalean, Otalora Lizentziatua kalean eta Seber Altube plazan izan dira suteak. Suhiltzaileak ere lanean ari dira.
2020 urr 31 Arrasate
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.