'Arimen biltzarra' abestia eta bideoklipa sortu dituzte

Eneko Azurmendi 2020ko urr. 30a, 09:20

Txatxilipurdi eta Ttak elkarteetako kide batzuek, Gaba Baltzaren harira, Arimen biltzarra abestia sortu dute, eta bideoklipa. "Gustatuko litzaiguke abestia herrian sustraitzea eta datozen urteetan ere erabiltzea egun honen bueltan", azaldu dute. "Herrian, Debagoienean edota Euskal Herri osoan zabaltzea nahi dugu".

Abestiaren sortzaileek azaldu dute "aspalditik" izan dutela Gaba Baltzerako abesti eta bideo bat sortzeko gogoa. "Aurten, urteroko arimen biltzarra burutzeko aukerarik egon ez dela ikusirik eta batzordean piztutako nahi eta gogoetatik abiatuta, abesti eta bideoa sortzeko ideai okurritu zitzaigun". Bide batez, herriari egiten dioten oparia ere badela uste dute, "guztiok goza dezagun". Era berean, "aurrera begirako urteetan ere erabiltzeko aukera ematen digun baliabide polit bat da".

Abestiaren letra:

Nor da nor? 

Ez dakigu.

Basotik bajatu,

Kalabazen argiak jarraitu.

 

Arbasoen argiak ilargi pean

Gaur batez bilduko dira arimak biltzarrean.

 

Hila eta bizia,

Lurraren mamia.

Gaur zu eta bihar ni,

bihurtuko gara ondorengoentzako hazia.

 

Dantza ezin aska,

Kanta ezin asma,

Eskean bagatoz,

Zuen kaletik barna,

Eman goxokitxo bana.

 

Arbasoen argia,

Ilargi pean,

Gau batez haien hatsa

Entzuten da mozorro atzean.

 

Argia eta iluna,

Gaua eta eguna,

Iritsi da uda guztien azkena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak