Kooltur Ostegunak ekimenaren bultzatzaileek hala azaldu dute komunikabideetara bidali duten oharrean: "Kooltur Ekintzak, egungo zailtasunen jakitun, Kooltur Ostegunen hamaikagarren denboraldia martxan jartzea erabaki genuen osasuna zaindu eta kultura segurua dela bermatuz. Kulturak ezin duela atzerapausorik izan uste dugu. Horretarako, hainbat berrikuntza eta moldaketa ezarri ditugu. Zoritxarrez, COVID19-aren inguruko neurriak gehiago gogortu dira eta, ondorioz, ezingo ditugu aste honetako Lie Detectors-en kontzertua zein epe laburrean lotuta genituenak aurrera eraman. Dena dela, egoera berrira egokitzeko moldaketa berriak aztertzen gabiltza eta gure asmoa da lehenbailehen programazioa berrartzea".