Zuzenean jarraitu ahal izango da 'IKTak eta aisialdi birtuala' hitzaldia, 'streaming' bidez

Eneko Azurmendi 2020ko urr. 26a, 16:27

Txertoa.eus hitzaldi zikloaren baitako lehena egingo dute eguaztenean Kulturateko areto nagusian, 18:30ean, lau hizlari hauekin: Elhuyar taldeko Igor Leturia, AZK agentziako Olatz Artola, Game Erauntsia kolektiboko Maitane Junguitu eta Aiora Mujika euskal youtuberra. Gainera, streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, hemen.

Bigarren hitzaldia ere streaming bidez jarraitu ahal izango da, azaroaren 11n. Arlo sozio-ekonomikoa eta hezkuntzan oinarrituko saioa izango da, eta hiru hizlari izango dira: Huheziko Eneritz Garro, Fagor Taldeko Leire Okarantza eta Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria.

Ekin Emakumeak, AED eta Txatxilipurdi dira hitzaldi zikloaren antolatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak