ARTk "zalantzaz" begiratzen dio Euskal Ligaren hasierari

Hasier Larrea 2020ko urr. 26a, 11:51

Arrasate Rugbi Taldeko Senior mailako gizonezkoak.

COVID-19a dela eta, momentuz, lehiatzeko arrazoirik ez dute ikusten Kanpanzar Arrasateko errugbilariek. Euskal Errugbi Federazioaren mezuaren zain aurkitzen dira orain.

Euskal Errugbi Federazioak kontrakorik erabaki ezean, azaroaren 8an da hastekoa Euskal Ligako lehen maila. ART-ko jokalariek, ordea, txapelketa "negura arte" atzeratuko dela uste dute, eta zain daude datozen egunetan Federazioak helaraz dezakeen mezu ofizialari.

Liga atzeratzea ez ezik, osasun protokoloan aldaketak espero dituzte txapelketa bera martxan jartzen denean, Julen Barrutia ARTko kirol zuzendariak esan duenez, indarrean dagoen protokoloarekin"ia ezinezkoa"delako liga bat aurrera ateratzea.

Osasun neurri horien arabera, zelaian nahastu daitezkeen 46 jokalarietatik bakarrak PCR testean positibo emango balu, jokalari guztiak konfinatu beharko lirateke. "Jokalariek argi esan dute ez dutela arrisku hori hartu nahi; are gutxiago, aste honetan osasun neurriak zorroztu direla jakinda", nabarmendu du Barrutiak.

Joan den denboraldia martxoan bertan behera gelditu bazen ere, Kanpanzar Arrasatek bigarren mailatik lehen mailara igotzeko txartela lortu zuen, eta aurtengo denboraldian koxka bat gorago jokatzeko eskubidea erdietsi.

Entrenatzen dabiltza

Lan-saioetan kutsadurak ekiditeko neurriak hartzen ari dira Mojategiko errugbi zelaiko erabiltzaileak. Bai azpikategorietako errugbilariek, bai emakumezko eta gizonezko maila nagusikoek multzo txikietan entrenatzen dihardute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak