Javier Eraña 'Txisko': "Jokalariek meritu itzela dute baldintza hauetan jokatzearren"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko urr. 25a, 10:45
Ointxe Alkideba taldeko jokalari baten jaurtiketa librea.

Bigarren nazional mailako Ointxe saskibaloi taldeak 76-67 irabazi zuen atzo Galdakaoko Ibaizabal taldearen kontra. Pandemiara egokitutako Iturripe baten, partidu amaieran honako ideia nabarmendu zion GOIENAri arrasatearren entrenatzaile Javier Eraña Txisko-k: "Meritu itzela dute jokalariek baldintza hauetan jokatzearren. Kontrarioak Galdakaotik datoz eta dutxatu gabe bueltatuko dira auto partikularretan; zaletasun itzela dute, eta hori da azpimarragarriena".

Partiduari dagokionez, talde arrasatearra agintzen joan zen partidu osoan zehar eta Ibaizabal taldeko jokalariek ez zituzten buruhauste larregi eragin. "Defentsan oso ondo aritu gara eta erlaxatzeko tarte bat hartu dugu eta hor 0-12ko partzial bat egin digute. Oso pozik nago taldeak egin duen lanarekin, lesioek eraginda hainbat baja ditugula kontuan hartuta", adierazi zuen Ointxe Alkideba taldeko entrenatzaile Javier Eraña Txisko-k.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak