Lemoako emakume bat erreskatatu dute Udalatx mendian, hankan zauri larria izan ondoren, Ertzaintzak GOIENAri konfirmatu dioen moduan. Mendizaleak, erorikoa izan ostean, ezin izan du oinez jarraitu eta Ertzaintzaren helikopteroan atera dute Udalatxetik. Hasiera baten Debagoieneko ospitalera eramaten saiatu da erreskate taldea, baina azkenean, Galdakaoko ospitalera eraman dute.