Musakola Jubilatu Etxearen taberna, lehiaketa publikora

Eneko Azurmendi 2020ko urr. 22a, 15:11

Arrasateko Udalak Musakola Jubilatuen Etxearen lehiaketa publikoa deitu du, kontzesioan emateko eta, ondorioz, taberna-aretoa erabiltzeko eta ustiatzeko baimena emateko. Izena emateko epea azaroaren 4an amaituko da, BAZen edo www.arrasate.eus webgunean.

Taberna-aretoaren zerbitzua ustiatzeaz gain, instalazioaren garbitasuna burutu behar da, eta Jubilatuen Etxeko atezaintza zein mahaietako zerbitzua ere emango da. Kontzesioaren epea urtebetekoa izango da, eta gehienez lau urte luzatu ahal izango da Halaber, esleipendunak ez dio Arrasateko Udalari ordaindu beharko ustiatzetik sortutako kanonik.

Kontzesionarioa behartuta dago Jubilatuen Etxe horretan lan egitera eta herritarrei zerbitzua emateko prest egon beharko da, baita Jubilatuen Etxeak dituen zerbitzu guztiak emateko ere, honako ordutegian: astelehenetik egubakoitzera, 10:30etatik 14:00etara, eta 15:00etatik 21:30etara; zapatu, domeka eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:30etara eta 16:00etatik 22:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak