Zinegoak jaialdiko hainbat film labur ikusi ahal izango dira Kulturaten

Eneko Azurmendi 2020ko urr. 21a, 15:29

'Mi pequeño gran samurai' film laburra.

Bilboko GayLesboTrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren 17. edizioaren baitan, filmetako batzuk ikusgai egongo dira Kulturateko areto nagusian, urriaren 29an, 19:00etatik aurrera. Arte diziplina desberdinen bitartez, sexu aniztasuna eta giza eskubideak jorratzen dira jaialdi horretan.

Hainbat gai jorratzen dituzte film laburrek: familia eredu berriak, LGTBI+ kolektiboaren ikusgarritasuna, sexu aniztasuna eta lesbofobia, transfobia edota homofobia ditugu. "Ondorioz, sentsibilizazioa tresna garrantzitsua da Zinegoak eta funtzio sozial argia du". 

Ikusi ahal izango diren filmei dagokienez, Euskal Herritik, Mi pequeño gran samurai, Ekai Lersundi trans gaztearen istorioa kontatzen duen lana izango da bat, Arantza Ibarrak zuzendutakoa. Bestalde, Adlib lana ere ikusi ahal izango da eta Suedia, Costa Rica, Islandia edo Mexikoko beste lau film ere egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak