Ekin Emakumeak elkarteak bi ikastaro jarriko ditu martxan

Eneko Azurmendi 2020ko urr. 21a, 15:05

Kontxi Garmendia, TAO ikastaroari buruzko azalpenak ematen, Goiena telebistan.

Joskintza ikastaroa martitzenetan egingo dute, 10:00etatik 12:00etara, eta izen-ematea 55 euro da –bazkideek 50 euro–. Bestetik, TAO ikastaroa edo "norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipoz bilakatu eta barne bakea lortzeko tailerra" azaroaren 5ean eta abenduaren 3an egingo dute. 

Alde batetik, joskintza ikastaroa egingo dute. "Josteko makina erabiltzen ikasiko dugu, konponketak egin eta jantzi zaharrekin berriak sortzeko". martitzenetan egingo dute, 10:00etatik 12:00etara, eta izen-ematea 55 euro da –bazkideek 50 euro–. Dunixe Royo izango da irakaslea.

Bestetik, TAO ikastaroa edo "norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipoz bilakatu eta barne bakea lortzeko tailerra" azaroaren 5ean eta abenduaren 3an egingo dute, Kontxi Garmendiaren eskutik.

Izena emateko, 943 79 83 70 edo 651 70 79 36 telefonoetara deitu, edota emakumeak@ekinemakumeak.eus helbidera idatzi. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak