Amorantek kontzertua eskainiko du ostegunean, Kooltur Ekintzak antolatuta

Hasier Larrea 2020ko urriaren 20a

Tronpeta, sintetizadore, gitarra eta bestelako instrumentu katalogo zabala erabiltzen ditu musikari elgoibartarrak. Kontzertua 22:00etan hasiko da

Ostegun honetan, hilak 22, Iban Urizarrek labetik atera berri duen Bat edo hiru lana aurkeztuko du Arrasateko Gaztetxean, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Elgoibartarra Amorante izeneko alter egoan bilakatzen da oholtza gainean. Kooltur-eko antolatzaileen esanetan, "bere abestiek doinu tradizionalak arakatzen dituzte, buelta eman eta beste koordenada oso urrunetara eramanez, esperimentatuz, disfrutatuz eta gu geu konplize bilakatuz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak