Ointxe! taldeak denboraldiko bigarren garaipena lortu du

Miren Arregi Amasorrain 2020ko urr. 18a, 20:42

Emakumezkoen Senior mailako Ointxe! taldeak Oiarsori irabaztea lortu du gaur arratsaldean Iturripen jokatu den partiduan. 64-47 egin dute markagailuan. Defentsan eta taldean egindako lan onari eskeri lortu dute garaipena.

Bitik bi irabazi ditu Ointxe! taldeak. Denboraldiko hirugarren jardunaldia jokatu bada ere, eurendako bigarren partidua izan da, Maritxu Kajoi ez-jaien asteburuan bertan behera gelditu baitzen euren partidua. Unai Ibarra entrenatzaileak defentsan egindako lan ona azpimarratu du. "Erasoan ez gara horren ondo ibili baina defentsan eta talde lanean egindakoari esker konpondu ditugu minutu kaskar horiek", azaldu du.

Pozik azaldu da orain arteko bi partiduak irabazi izanagatik, baina, denboraldi gogorra izango dela badaki. "Aurkari gogorrak eta oso fisikoak izango ditugu eta horrek mentalki ere asko eskatuko ditu. Hala ere, partiduz partidu joango gara aurre egiten".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak