Hileko hirugarren zapatua izanik, garaiko askotariko produktuak izan dira aukeran Seber Altube plazako saltokietan; eta horien artean, sagarra izan da izarretako bat. Aurten, sagar urte ona ez dela izan diote adituek, nahiz eta gaur Itsasotik Arrasatera etorri den Eneko Solanolabide ekoizleak bestelako iritzia duen: "Kimaketa eta bestelako lanen bidez, uzta ona jaso dugu guk. Hogeita hamar sagar mota ditugu eta horietatik hamalau ekarri ditugu. oso ondo saldu ditugu, jendeak asko estimatzen du sagarra, eta konturatu gara sagarari buruz asko dakitela, hortaz, guk ere asko ikasten dugu azoketara joanda".