Ibai-Artek antolatuta, Puro Relajo taldearen bi kontzertu izango dira gaur, Arrasateko plazan. Bata, 13.00etan izan da, eta bestea, berriz, 19.00etan, izango da. Oholtza gainean izan diren musikari nafarrek rantxeritak eskaini dizkie bertan batu direnei, eta, gonbidatu berezia ere igo dute taula gainera ikus-entzuleen gozamenerako. Eguerdiko saioak izandako arrakastarekin, iluntzean ere, herritarren erantzun berbera aurreikusten dute antolatzaileek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.