Datozen asteetan ere kultura sustatzen jarraituko du Kooltur Ostegunak ekimenak; hala urriaren 22an Amorante bakarlaria igoko da Gaztetxeko oholtzara, eta urriaren 29an Lie Detectors-en txanda izango da.
Kooltur Ostegunak Goiena telebistan
Victimas Club taldearen kontzertua osorik eskainiko du Goiena telebistak urriaren 23an. Gainera, gaur, egubakoitza, pasa den asteko Raitx taldearen kontzertua pantaila txikian ikusteko aukera egongo da 23:00etan.