12 urtetik gorakoentzako ekintza izango da, eta plaza mugatuak egongo dira. Beraz, izena aurrez eman beharko da, gehienez 5-6 pertsonako taldeetan. Izena emateko, urriaren 21ean eta 22an, 17:00etatik 19:00etara bitartean, Erdiguneko gaztetxokoan.
Bestalde, urrian zehar, Arrasateko udal ludoteketan, Kukumarro eta Kalabaza tailerra egingo dute. Gaba Beltzeko pertsonaien txotxongiloekin jolasteko aukera ere izango dute haurrek. "Baina hau ez da guztia izango…salda berotzen daukagu oraindik, laster gehiagorekin etorriko gara".
