Ibai-Artek bat egin du Katxalin elkartearekin, minbiziari aurre egiteko

Eneko Azurmendi 2020ko urriaren 15a

Astelehenean, urriaren 19an, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna da eta Ibai-Artek bat egingo du Katxalin elkartearen ekimenarekin. Hala, Ibai-Arteko dendetako erakusleihoak arrosez apainduko dituzte, urteko kartelarekin.

"Aurten, gainera, jasaten ari garen pandemia dela eta, Katxalin elkartea ezin izango da kaleetan egon bularreko minbiziaren aurkako ikerketaren alde egiten dituzten urteroko jarduerak gauzatzeko, eta elkarteari eusteko dirua biltzeko, besteak beste, ez dituzte Katxalin Kuestazioa eta Martxa aurrera eraman", diote. "Hori dela eta, Ibai-Arteko saltokietan itsulapikoak aurkituko dituzue lazo arrosen ondoan, nahi izanez gero dohaintza bat utzi eta Katxalini eta gaixotasunari aurre egiteko ikerketari laguntzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak