Egungo egoeran, Udalak jakinarazi duenez, "inoiz baino garrantzitsuagoa" izango da gurasoen ardura Txikitxokoaren funtzionamendu egokirako, eurak izango baitira "elkarbizitza zainduko dutenak eta arauak errespetatzeko erantzukizuna" izango dutenak: "Udalaren ardura da lokala ireki eta ixtea, mantentzea eta garbiketa, baina lokalean bertan ez dago langilerik".
Honako arauak bete behar dira bertan:
- Sartzean garbitu eskuak eta sarri garbitu, haurrek eta helduek. Horretarako, eskura
izango dira beti ura eta xaboia, eta gel hidroalkoholikoa (azken hau soilik helduen
kontrolpean). - Jolasten diharduten bitartean beste erabiltzaileekin 2 metroko distantzia gordeko
dute. - Familiak ez dira elkarren artean nahastuko.
- Ekarritako jostailuak ezingo dira partekatu, eta instalaziotik alde egitean eraman egin
beharko dira. - Ekipamendu bat erabiltzean, guraso edo tutoreek aldez aurretik garbitu beharko du,
eta jolastu ostean , berriro garbitu. Horretarako, eskura izango dituzte likido
desinfektatzailea eta papera. - Komunak banaka erabiliko dira. Erabili ostean, ukitutako leku guztiak (txorrotak,
etengailuak, zisternaren eskulekua ...) desinfektatzaileaz garbituko dira.