'1620-2020. Independenteak ginen. Independenteak behar dugu' hitzaldia, Asisko Urmenetaren eskutik

Eneko Azurmendi 2020ko urr. 14a, 15:13

Zuztarrak Errotuz taldeak antolatuta, berbaldia egingo du Asisko Urmeneta komikigile nafarrak urriaren 21ean, eguaztena, Kulturateko areto nagusian, 19:00etan. 

Antolatzaileek zera diote: "1620ko urriaren 20an Pauko ediktuaren bidez Frantziak anexionatu zuen euskal estatuari gelditzen zitzaion azken zati subiranoa –Nafarroa Beherea– eta gure lurraldeak bere burujabetza galdu zuen. Kultura aldetik aro emankor baten bukaera izan zen".

Gaineratu dute ia zortzi mendez jardun zuela eta nazioarteko mapan Euskal Herria kokatzen zuen Europako estatu baten amaiera zela. "400 urte, harrezgeroztik belaunaldi gutxi pasatu dira, gertuko historia da herri baten ibilbidean, baina gaia ezezaguna da, gure historiako hainbat pasarte bezala".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak