Ausolan enpresak Km0 ziurtagiria jaso du Espainiako Elikadura Sare Arduratsuaren eskutik

Ainhoa Arana 2020ko urriaren 14a

Km0 ziurtagiria eta “Karbono Aztarna” eta “Aztarna Hidrikoa” ziurtagiriak aldi berean jasotzen dituen Espainiako lehenengo enpresa da.

Enpresaren ebaluazio txostenean, prozesuetan oinarritutako metodologiak eta tokiko ekonomia sustatzeko asmoa azpimarratu dituzte. Guzti hori, ikuspuntu pertsonalizatu batetik egin ohi dute eta, horrela, ekonomia zirkularraren aldeko konpromismoa eta erantzunkizun soziala bultatzen dituzten hornitzaileak sustatzen dituzte. 

Horrez gain, Ausolan enpresak isurtze baxuko autoak gehitu ditu 2020an, 2030 Agendako jasangarritasun eta erantzukizun sozialeko helburuak betzeko helburuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak