Olandixoko tunelean mantentze lanak egingo dituzte egubakoitzean

Eneko Azurmendi 2020ko urriaren 14a

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, mantentze lanak egiten ari dira Arrasateko GI-2620 errepidean. Hori dela eta, egubakoitzean, erreiak moztu egingo dituzte, txandaka. Aramaioko erreia  09:00etatik 13:00etara itxiko dute eta Aretxabaletako erreia, berriz, 15:30etik 21:00etara.

Instalazio batzuk Olandixoko tunelaren barruan daude, eta, mantentze lanak egin ahal izateko, beharrezkoa da errei bakoitza zenbait egunez trafikoari moztea, Diputazioaren esanetan, "kontrako erreia trafikoarentzat irekita mantenduz". Egin beharreko mantentze-lanetan, Olandixoko tuneleko suteen aurkako prebentzio-sistema guztiak berrikusiko dituzte.

Aurreikusitako zereginak gauzatzeak berekin dakar GI-2620 errepideko erreietako bat moztea, Mugarrietako biribilgunearen eta Markuleteko biribilgunearen artean. Ibilbide alternatibo gisa, Mugarrieta eta Markulete biribilguneen arteko GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatu du Aldundiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak