Final handitik kanpo geratu da MU, Santurtziren kontra galdu ostean (64-71)

Mireia Bikuña 2020ko urr. 11a, 19:00

Andoni Atxa, Santurtziren kontra, saskiratzea bilatzen.

Azken laurdenean joan zaio finalerdia Iñaki Ogararen taldeari. Bost puntuko aldearekin hasi du lehiako azken tartea, baina, Santurtzik markagailua irauli du, biharko final handirako txartela lortuz. "Azken minutuetan ez dugu partidua irakurtzen jakin, ez defentsan ezta erasoan ere. Santurtzi zoriontzea besterik ez zaigu geratzen", esan du entrenatzaileak.

Zarautzen jokatutako lehen finalerdian elkar oso ondo ezagutzen duten bi talde kantxaratu dira. MU Santurtzi bizkaitarren borrero izan da Euskal Koparen azken edizioetan, baina gaur, ezin izan dute partidua irabazi. Eta, hori, lehen laurdenean arrasatearrak jaun eta jabe izan direla. Jokoa menderatu dute eta zazpi puntuko abantaila atera: 20-13.

Bada, bigarren tartean, bizkaitarrek abantaila txikitzea lortu dute, bost puntutan utzita: 37-32. Atsedenaldiaren ostean, hirugarren laurdenean abantaila mantentzea lortu dute Ointxe!-koek. Hori horrela, azken tartearen azken minutuetan erabaki da lehia. Partidua bukatzeko hiru minutu geratzen zirenean hamar puntu aurretik ipini da Santurtzi (66-56) eta lehia erabakita utzi du. "Aukeratako bat zen, eta galdu egin dugu. Baina, denboraldia hasi besterik ez da egin. Liga hasteko gogotsu gaude, ondo entrenatzen eta lehiatzen hasteko prest. Oraindik, kontzeptu batzuk hobetu behar ditugu erasoan zein defentsan, baina, lan ona egiten dihardugu", esan du Ogarak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak